Wednesday, September 19, 2007

Biluzturiko tximinoa


Jatorrizko izenburua: The naked ape.
Egilea: Desmond Morris
Editoriala: Círculo de lectores


   Liburu honetan, Desmond Morris zoologo ingelesak tximino eraldatu moduan aurkezten digu gizakia. Aurrerakuntza teknologiko eta itxurakeri sozialen atzean ezkutatzen den arren, tximino biluzia besterik ez dena, instintoak kontrolatzeko gai izan gabe.

   Harritzea eta aztoratzea zituen helburu nagusi Morrisek liburu hau idatzi zuenean, berak aitortu zuenez. Seguru nago helburua zinez bete zuela gizonak. Izan ere, orain gizakia animali eraldatu lez kontsideratzea nahiko arrunta den arren, ez dut uste idatzi zuen garaian gauzak horren onargarriak zirenik. Kontutan hartu, gaur egun ere gizakiaren eboluzioaren ideia ez dagoela munduko txoko denetan onartua (debekatua askotan), lekuko erlijio korronte nagusiaren aurka baitoa.

   Eztabaida handiko gaiak jorratzen ditu Morrisek, kontserbadore zein liberalenak aztoratuz. Hau da, egile askok ekiditea nahiago zituzten gaiei egiten zien aurre, batez ere sexu arloan: homosexualitatea, adar kontuak, garapen sexuala,... Asko gustatu zaizkit kontu estatistikoak, egia oso ez diren uste dudan arren. Izan ere, sinesgarria al da 50. hamarkadan estatubatuarren %8ak animaliekin harreman sexualak euki izana aitortzea? Hori egin, egiten da baina aitortu ez, joder!!!

   Baliteke, darabiltzan terminotariko asko bazterturik egotea, azaltzen dituen esperimentu zein ideia batzuen eran. Hala ere, interesgarri dira eta gizakiaren historia ebolutiboan zein etologian sakondu nahi duen edozeinentzat abiapuntu on bat. Ikuspuntu kritiko bat erabiliz, hausnarketa interesgarrietara eramango gaituen liburua. Aspaldiko edizio bat da nik irakurri dudan hau, dena den ez dut aldaketa handirik aurkitu edizio berriagoetan.

   Liburuaren puntu goren moduan, egiten dituen esperimentu interesgarriak eta lantzen diren gaien eztabaidagarritasuna azpimarratuko nituzke.
 Enkulakabras©

1 comment:

Bruno said...

Ona haz klasikoak erreskatetan, enkulakabras alekoa...

nik etxean bajeukoat tximinoi bilusi horren ejenplare bat, igual begirada bat bota beharko dotset.

Ah, paralelismo interesante bat Zoofiliaren asuntoagaz: gaur egungo inkestetan gazteek lehen aldiz narrutan egitearen adin estatistikoa 16 urtetan kokatzen da. Antza, hau Zoofiliaren ganean bota dozun esaldiaren kontrakoa litzateke: "egin egin, ez dau ia inork egiten, baina aitortu denek , joder!!!"