Thursday, September 07, 2006

No era el hombre más honesto...







Izenburua: El oro del rey.

Egilea: Arturo Pérez-Reverte.

Orrialdeak: 264

Argitaletxea: Alfaguara

Alatriste kapitainaren abenturei buruzko laugarren liburua dugu hau. 1626. urteko Sevillan gertatzen dira bertan kontatzen zaizkigunak. Flandesetik bueltan, Alatriste kapitainak eta Iñigo Balboa gazteak ezpatari talde bat bildu beharko dute misio arriskutsu bat betetzeko, indietatik kontrabandorako urrea dakarren galeoi espainol bat erasotzea.

Irakurritakoak zeharo astiro gertatzen direla iruditu zait niri, erritmo lar lasaiko liburua. Gauza pare bat kenduta Niklaasbergen itsasuntziaren erasoa besterik ez baita gertatzen. Hori bai, pasarte hau bereziki, itzela iruditu zait.

Alatristeren bilduma oro har, abentura liburu sorta bezala, gustoko dut, bereziki “El sol de Breda” liburua gomendatuko nukeelarik, akzio gehien biltzen duena denez. Halere, badira kritika negatibo eran azpimarratu nahi ditudan gauza pare bat. Nahiko astuna egiten da egilea“Espainia madarikatua”ri buruz sermoika hasten denean. Egia bada ere, garai hartan goi-mailako lapurketa, influentzia trafikoa, eta abarrekoak eguneroko ogi zirela, nahiko argi gelditzen da ideia hasierako liburuan, eta ez dago zertan horrekin tematu beharrik.
Sinesgaitz egiten zaidan gauza bat Alquézar-ko Angélica eta Iñigo Balboaren arteko maitasun istorioa da, non pertsonaiak ume direnetik maitemintzen diren eta nagusi izan arte ez duten beste inorekin harremanik mantentzen.

Reverteri buruz artikulugile eran nahiago dudala nobelagile baino esan. Eta Agustín Díaz Yanes-ek zuzendu berri duen filmari buruz, liburuak irakurri dituztenentzako filma dela. Liburuetako pasarte lar ikutzen dituela, libururen bat oinarri hartu beharrean eta sakontasunez landu beharrean.
©