Saturday, April 19, 2008

You will be very glad that you did















Izenburua: Into the wild.
Egilea: Jon Krakauer.
Orrialdeak: 207.
Argitaletxea: Anchor books.

1992.eko apirilean, Christopher Jonhson McCandless izeneko gaztea McKinley mendiaren inguruko basoetan bakarrik barneratu zen. Lehenago, 25000 dollar emanak zizkion karitateari, bere kotxea eta ondasunik gehienak utziak zituen, diru-zorroko diru dena errea zuen, eta berarentzako bizi berri bat zuen asmatua...

Liburua hasi baino lehen azaltzen da bukaera tragikoa izan zuela McCandlessek. Izan ere, lau hilabete beranduago bere gorpu deskonposatua aurkitu zuen ehiztari batzuek. Eskalatzaile eta mendizale porrokatua den Krakauer kazetariak, McCandlessen azken hilabeteetako ibilibidea jarraitzen du, ezagutu zituen azken pertsonak elkarrizketatuz, bizi izan zeneko lekuak bisitatuz, bere gurasoekin izan zuen erlazio aldrebesa aztertuz,... azken finean, bere bizitzaz eta pertsonalitateaz ahalik eta informazio gehien bilduaz. Eta horrela, heriotzera eraman zuten puzzleko piezak bateratzen ditu, ez baitira gutxi berau inguratzen duten inkognitak.

Inozo, handiuste, suizida,... denetariko juzkuak jasatzen ditu McCandlessen oroimenak, benetan zer-nolakoa izan zen jakin gabe. Eta egileak argi apur bat igortzen dio misterio handi honi.

Kontradikzioz betea, ezin uler daitezke McCandlessen jokaeratariko asko: aurretiazko prestakuntzarik gabe barneratzen da pertsonaia Alaskako basoetan, jokabide suizidatzat ere har daitekeena. Ezagutu berriekin pertsona izugarri ona den arren, etxetik alde egin eta bi urte ematen ditu seinalerik ere eman gabe, familian sekulako sufrimendua eraginez.

Ez da bakarrik McCandlessen abentura liburuan azaltzen dena, hainbat abenturazale zein esploratzaileena ere, egilearena barne (azken hau apur bat kritikagarria izanik, nire uste apalean). Gainera, egileak berak kontatzen duen pasartean propaganda explizito txiki bat topatu dut...

Denetan hunkigarriena, Ron Franz agure alargunari idazten dion agur eskutitza, bidaiatzeko eta benetan bizitzeko animatuaz. Nire ustean McCandlessek mundu honetan utzi zuen markarik ezabagaitzena:

"I hope that the next time I see you, you will be a new man with a vast array of new adventures and experiences behind you. Don't hesitate or allow yourself to make excuses. Just get out and do it. Just get out and do it. You will very glad that you did.

Alexander Supertramp