Friday, April 21, 2006
Harry Potter and the Philosopher's stone
Izenburua: Harry Potter and the Philosopher's stone.
Egilea: J.K. Rowling.
Orrialdeak: 223.
Argitaletxea: Bloomsbury.
Lehenik eta behin, Brunori zera esan, sentitzen dudala On Kixote Mantxakoaren aipua Harry Potter-enaren pean gelditzea. Baina zer hau baino errealagorik literaturaren munduan? Mendeetako maisulanak fast-food literario multzoen azpian ezkutaturik gelditzen dira liburutegietan bertan.
Ez dut honekin esan nahi liburua bera gustatu ez zaidanik. Izan ere, pena eman baitit liburuak ni gaztetxoago harrapatu ez izanak. Umetan Roald Dahl-en "Matilda" liburuarekin pasatako momentu zoragarriak gogorarazi dizkit adibidez. Beraz, ez nau harritzen, oraingo umeak Potter-ekin zoratzen egotea, publizitate kanpainek nolabaiteko eragina izango dutela onartuta.
Rowling-ek liburuan bertan esaten zuenez, "helduko da eguna zeinetan munduko ume denek Harry Potter-en berri izango duten". Eta munduko denek ez, baina mendebaldeko ume denek Potter-en berri dutela seguru. Nik ere proba fidagarri bat egin nahiean nire 86 urteko aititeri galdetu nion honen berri, eta honek ere zeozer bazekien.
Bueno, eta artean ezer ez dakienarentzat, Harry Potter ume mago bat dela esan. Oraindik magoa dena ez dakiena eta familia gorrotagarri batekin bizi dena bere gurasoak, ustez, kotxe istripu batek hil zituelako. Baina bere ez dakit zenbatgarren urtegunean gutun misteriotsu bat helduko zaio Hogwarts magia eta sorginkeri eskolara gonbidatuko duena, etab. Eta horrela sei liburu, ez dakit zenbat film eta hainbat jostailu eta bideojokotan.
Bitxikeri moduan aipatu behar dut EEBBtako edizioak izen ezberdina zuela: "Harry Potter and the sorcerer's stone" eta bi izen desberdinekin argitaratu zela filmea bera. EEBBk filosofiari beldurra ote?
Bestalde, liburu bakoitzak azalak desberdintzen dituen bi edizio ditu: umeentzakoa eta nagusientzakoa. Niri ere, ez dut ukatuko, lotsa apur bat ematen baitzidan umeentzako liburu harekin metroan ibiltzea. Estrategia komertzial honek badauka bere eragina dirudienez.
Eta itzulpen euskerikoei dagokienez, bi gauza esan. Bata, bizkaitar askok euren nortasuna mindua ikusi zutenean Hagrid pertsonaiaren "West Country"ko azentua itzultzeko bizkaitarra aukeratu zenean. Eta bestea, ETBk filma, espainolez ETB2an eta euskeraz ETB1an aldi berean ematea erabaki zuenean, non euskaltzale asko euskal bertsioaren arrakasta urriagatik larritu baitzen. Dirudienez, jende askok burua oraindik Hogwarts-en dauka.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment