Diotenez, dado bat botatzerakoan honen gain eragiten duten indar guzti-guztiak zehaztu ahalko balira, posible izango litzateke aurretiaz ezagutzea zein den irten beharreko zenbakia. Arrazoizkoa, ez?
Era berean, matematika formula izugarriak erabiliz, eta denbora epe askoz izugarriagoa inbertituta, ezagutu (eta kasuaren arabera aurresan) litezke: Big-bana, bizia sortu zeneko zopa primitiboan zeuden molekulen joera, eta zergatik ez, zelula jakin batzuek izango duten erreakzioa kinada berezi batzuen aurrean.
Gauzak horrela, eta aipatutakoa gure neuronei aplikatuta posible al da gure jokaera predeterminaturik egotea? Izatez, kinada nerbiosoa kargaturiko partikula batzuen araberako korronte elektrikoa besterik ez da. Aurresan ahalko litzateke A indibiduoa Orrua blogean sartuko dela post bat idazteko asmoz 2007.eko irailaren 28an arratsaldeko 17:11tan? Eta non gelditzen da planteamendu guzti hauetan hautamen askea?
Zaude lasai irakurle hori, zorionez, ez dago mundu honetan kalkulu guzti hoiek burutuko dituen ordenagailurik eta efektu praktikoetan, berdina da gure geroa determinaturik ez egotea edo guk determinazio hori ez ezagutzea. Beraz, jarrai ezazu erabakiak aske hartzen, edo... aske zarelako uste (erdi ustela) mantentzen.
(PD: Fisiko, matematiko zein hiru hagineko bidenteak behar ditugu Orruaren geroa aurresateko. Bidali zuen argazki, neurri eta CVa orrua.blogspot.com-era.)
"The Last Throw" irudia Charles Robert Leslierena da eta NYCko "The Metropolitan museum of Art"-en topa dezakezu.
3 comments:
Ebilio, txakur zahar hori (neurriak CVan?), nik esango deutsut Orrua norantz joan behar dan etorkizun hurbilean: ozenago, sakonago ta gogorrago ekuaziorantz.
Hori bai, onartu beharra dago luma eskasia itzela daukagula letren errepublika bananeroan...
Jadanik Txakur Txiki tabernako saio literarioak be bertan behera geratu dira: batan funtzionario izateko ahaleginak, bestearen pikeak estatutoen kontuarekin...
Fitxaje baten beharrean gagoz, Motin Jna. Erdilari bat behar dogu, extremo eta aurrelariaren arteko jokoa orekatzeko.
Ba esandakoa: CVak onartzen dira...
hori bai, neurriak baino, argazia gurago.
Luma eskasiaz ari zarenean, kalitateaz edo kantitateaz ari zara? Bazkalosteko TVko aurkezleren fitxatu beharko dugu, gurean luma gehiago eukitzeko.
Post a Comment