Wednesday, March 15, 2006
Lekuak
Izenburua: Lekuak.
Egilea: Bernardo Atxaga.
Argitaletxea: Pamiela.
Orrialdeak: 246.
Hainbat lekuri buruzko kontakizun ezberdinez osaturik dago liburu hau. Atzekaldean azaltzen den eran hala ere, ez dira leku denak geografikoak. Obaba, Euskal Hiria, Maroko, Kanariar irlak eta abarrekoetatik egingo du irakurleak salto gogoeta sakon, ipuin eta bidai kroniken uztarketa den liburu honetan.
Gogoetak oso gustoko izan ditut, euskal gatazkaren arazoari buruzkoak batez ere, hausnarketarako bidea zabaldu didatelako idatzi onek ohi duten eran. Dirudienez, kontakizun denek oinarri biografiko bat dute, nire ustez garai berdintsuetan Euskal Herrian jaio izandako irakurle asko identifikaraziko dituena. Besterik gabe, lagun arteko solasaldiak sustatzeko biziki gomandatzen dudan liburua da hau.
©
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
1 comment:
biziki interesgarria, atharratze...
ia noz dekogun elkartrukatze literario bat egiteko aukera...
Momentuz "Plataforma" Kopitik daukala esan beharrean nago. Hori bai, trukean nire kuttun literarioa dan "Gorde nazazu lurpean" be pasatu neutson... ia irakurteko potro bi daukazan.
Eta nik, nahiz eta erritmoa apur bat moteltzen nabilen, Quijotegaz jarraitzen dot, barre batzuk botaten eta irakurtearen plazerraz disfrutetan...
Aipu bat agintzen dot, benetan.
Post a Comment