Sunday, June 08, 2008

Dena gezurra duk

Izenburua: Tot és mentida.

Egilea: Quim Monzó.

Orrialdeak: 253.

Argitaletxea: Quaderns Crema.

Tipo xelebrea da benetan Quim Monzó, eta ez diot hitzegiterakoan egiten dituen keinu berezi hoiengatik bakarrik. "Duela hamabost urte egunean batazbeste zortzi taxi hatzen dituen" pertsona bat delako, adibidez. Holako pertsonaiek idatzitakoa gutxienez interesgarri izaten da, eta askotan, barregarri. Esan behar dut nire espektatibak bete dituela liburuak.

Egia da ez duela denetan bete-betean asmatzen, baina jode, zelako liburu mota liteke bestela! Eta gainera, irakurritakoan artean izan dira zenbait denbora luzean gogoratuko ditudanak: A correu seguit, El despatx oral, L’estafa,... eta beste hainbat.

Azalean aipatzen denez, poema bat bailitzan idatzi behar dela artikulu bat: “bi mende barruko gure ondorengoetan pentsatuz”. Egia esan, berrehun urte ez, baina badira hamar urte luze Monzók honakoak idatzi zituenetik, eta ilusio berezia egin dit garai haietakoak gogoratzeak: Lewinsky, euroa, Vera ta Barrionuevo (?), ... Hauetaz gain, prentsako artikulugile batek jorratu ohi dituenak irakurri daitezke: hizkuntzaren egoera, artea eta literatura, eguneroko gauza txikiak, biztanleen protestak... Kritika eran esan, badaudela betegarri soil eran idatzitako testu bakan batzuk, eta artikulu laburretan ohikoa den esaldien errepikapena darabilela noizbait.

Interneten, plagiatzearen artean maisu izateaz akusatzen duten orrialde bat badago, zeinaren linka jarriko ez dudan. Eta ez plajiatu ez duela uste dudalako (ez bainago horrekin seguru), baizik eta deskalifikazio pertsonalekin eta min ematearekin tematzen direlako, era lar agresiboan idatziz. Horrela, web orrialdeak sinesgarritasun dena galtzen du.

Harrigarria dena zera da, Monzó defenditzen dutenek esatea ez dakit zer teknika estilistiko literarioz baliatzen ari dela esatea, aipurik gabeko kopia zuzen bat eman denean, horrelakorik eman bada behintzat.

Azkenean zera ematen du, erasoan zein defentsan, arrazoirik gabe ari direla batzuk zein besteak, Monzó lagun edo etsai dutelako bakarrik. Eta betiko moduan, arazoak politikarekin dauka zerikusi handiagoa literaturarekin baino.

Nik dakidan bakarra zera da: liburu hau arina, irakurterraza, entretenigarria eta katxondoa dela. Zer gehiago eska daiteke totxo aspergarriak errege diren garaian?

“- Ah! A Barcelona també en tenim. Però allà tan sols s’hi beu. I no en diem societats gastronòmiques, sinó bars gais.”

No comments: