Tuesday, July 03, 2007

Sua falta zaigu - Katixa Agirre

Bada hilabete inguru Katixa Agirreren ipuin bilduma bukatu nuela, eta jakina da zelangoa dan langabearen bizimodua: egunena zehar dozenakao arrazoi agertzen dira egin beharreko horri adarretatik ez heltzeko.

Azkenik, nire burua serioski derrigortu dot pantalla aurrean jezarri eta teklei eragiteko.

Zer esan neska arabar honen lehen lanaz? Ba orohar gizakien arteko harremanaz hitzegiten duela, baina konkretuki gaztaroaren prisma erabiliz horretarako. Gaztaroa modu nahiko zabalean ulertuta, lehen zigarroa probatu guran dabilen nerabetik hasita "hogeitaka" urte eukita mundu helduaren barrunbeetan galduta dabilzen gazteak aurkitzen baitira.

Esan liteke ipuinek halako continuum bat osatzen dutela, nerabe biren bizipenetatik hasita gizon heldu konformistaren perspektibarekin bukatzen baitu autoreak azken ipuinean. Eta egia esan, niri azken aldeko ipuinak izan dira gehien guztatu zaizkidanak. Nagusiak egiten ari garelako izango da agian, gizon burusoil potoloa neska nerabea baino hurbilago senitzten hasi garelako edo....

Lehen hiru ipuinak iruditu zaizkit flojoenak, eta amaierakoak ostera indartsuenak eta hobetoen idatzitakoak. Estiloa, zer esanik ez, nahiko soila da hizkerari dagokionez, baina landua elementuen erabileran eta umorezko egoeren planteamenduan.

Finean, lan interesgarria da Sua falta zaigu. Soberan dago esatea ez garela Kixote batetaz ari, baina idazleak badaki bere argumenuak modu egokian erabiltzen irakurlea gehiagoren beharraz uzteko. Nabari da Gidoigintza eta Publizitatearen alorrean dela aditua Agirre andereñoa...

3 comments:

Ebilio Motín said...

Gizon burusoil potoloa??? Zaldi zuri desbokatuaren gainean dabilen zaldun, demakratu, argal eta greñudoa nahiago!! JA,JA,JA. Txokolatezko palmerak jateari utzi beharko diogu. Eta ordenadorea gauez koartotik atera, jakina baita buruaren soiltzean duen eragina.

MANCUERNA PAUER!!!

Bruno said...

Gizon burusoilaren egoera interesgarria irudituko jatzun... neska gazte batek noizean behin erratuta deitzen deutso etxera "beste aukera bat" izateko, beraien arteko "harremana" ez hausteko etab...
Tipoak azaltzen deutso ez dala berak uste dauen hori, baina beste erre ke erre...
Azkenean ezin deutso tentazioari eutsi eta beragaz zitatzen da tren geltokian eta...
Zer uste dozu gertatzen dala, mankuerna zale horrek?

Ebilio Motín said...

Azkenean burusoilak zambombeari emoten bukatzen duela, etxeko sofan, bata eta pantuflak jarrita, nocilaz beteriko gofrea esku baten eta txilibitua bestean, "Cine de Barrio" programa ikusten duen bitartean.