Friday, May 18, 2007
COLA - Irvine Welsh
Azken iruzkinetako "anagramitis" larria onartzen dot, eta orain mesanotxean ditudan bizpahiru liburuekin letren errepublika (bananero) honetara aniztasun pixka bat sartuko dodalakoan nago (euskalduna eta emakumezkoa, txo!).
Dena den, azken anagramada bat jaurti beharrean aurkitzen naz. Izan ere, duela aste dexente bukatu neban Irvine Welsh-en Cola, eta beronen gaineko iruzkina egiteke neukan oraindik.
Egia esan, azkenaldian faltan somatu izan dodan engantxe maila aurkitu neban Cola-ren pasarte batzuetan. Danok ezagutzen dogu Trainspotting-en autorearen estiloa: zuzena, gardena, kaletarra, zikina, droga, sexua eta britainiar bizitzako hainbat ugerren presentzia nabarmenarekin.
Pseudo - Bukowskiz kokoteraino gaudela nabarmena den arren, Welshek atentzioa bereganatzea lortzen du Edinburgoko auzo txiro bateko lau lagun hauen istorioarekin. Gaztarotik helduarorako abenturak kontatzen ditu, eta zelan zer berezi batek (halako Glue mistoriotsu batek alegia) beraien arteko batasuna mantentzen duela urteen eta jazoeren gainetik.
Literatura soziolojikoa, literatura autobiografikoa hein handi batean, eta nerabezaroa bizi izan dogun edonor identifikatuta sentituko gara liburuko hainbat pasarterikin. Izan ere, garai horri ematen dion tratamendua da interesgarriena nire ustez. Nerabe garaiaren noraeza eta ingurukoen baldintzapenak ederto islatzen ditu hooliganismo, juerga, botila apurtu eta lehen txortaldien bitartez. Pasarte horietan nobelak engantxe gaitasun handia dauka.
Urteak eta pasarteak aurrera joan ahala Welsh-ek fuellea galtzen du, batez ere Oktoberfest delakoari dagozkion kapituluetan, ia apurtxo bat aspertzeraino. Hala ere, amaieran tentsio narratiboa eta, batez ere, intentsitate emozionala berreskuratzen ditu kontaketa modu egokian borobilduz.
Halan ba, mota honetako literatura gustuko dutenentzat lan gomendagarria da honako hau.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
1 comment:
Resucitatio!!!Errepublika bananazalearen birsortzea? Hori espero dut. David Truebaren "Cuatro amigos" irakurrita, perezza apur bat ematen dit Glue irakurtzeak. Ia beste zeozer aurkitzen dudan... Katxuliren giltzapeko memoriak?
Post a Comment