Izenburua: A peu pel País Basc.
Egilea: Josep M. Espinàs.
Orrialdeak: 197
Argitaletxea: La Campana.
80 urte bete berri ditu Josep M. Espinàs kazetari katalanak. Eta edadeak nola ez, eragin nabarmena du jorratzen dituen lanetan eta darabilen estiloan. Ez bilatu beraz, sexu, droga ta rokanrrolik liburu honetan. Kontrara, lasaitasunaz zein bizitzako gauza sinpleenez gozatzera gonbidatuko gaitu Bartzelonako idazleak.
1956.ean “A peu pel Pallars i la Vall d’Aran”ekin hasi eta tankera berdineko hamazortzi liburu idatzi ditu orain arte. Hauek, oinez eginiko bidaien kronika sinple eta irakurterrazak dira. Honek ordea, ez du idazlearen elegantzia eta ofizioa ezkutatzen. Gogoetak ez du hitz lerro amaigabeen laguntzarik behar, irudi bat sinpleki deskribatzeaz nahiko da. Eta Espinàsek badaki zein irudi aukeratu.
Ibilaldia Elorriotik Lekeitiora luzatzen da, Sebastià bere lagunaren laguntzaz zortziren bat egunetan burutzen duelarik. Azken egunetan, Isabel bere editorea eta honen senarra batuko zaizkie. Jende xelebrea eta gure inguru hurbileko lekuak ezagutuko ditu bikoteak. Hori bai, katalanek ohitura duten lez, euskaldun den edozer/edozeinen idealizaziorako joera du sarri, Katalunian egoera txarragoa den komentzimenduaz. Eta goraipamenaz gabiltzalarik, antzeko zeozer gertatzen zaio edadeko emakumeekin: elegantzia, edukazioa ta egoten jakitea izugarri miresten ditu egileak.
Estresatuta eta nahastuta bazabiltza, hau da egin beharreko aukera. Espinàsek bidai lasaigarri eta atsegin baten gidatuko zaitu, eta beharbada, gauza txiki eta sinpleen bidez begiak ireki.
“No aspiro pas a fer turisme de platja ni a buscar cargols. Les millors experiències del caminant –de l’escriptor?- són veure allò que no es pensava veure, descobrir que no hi ha models de satisfacció previsibles.”