Tuesday, October 10, 2006

High fidelity



Izenburua: High Fidelity.

Egilea: Nick Hornby.

Argitaletxea: Penguin.

Orrialdeak: 245.




Hogaitamapiku urteko tipo Londondarra, albo batera utzi berri du Laura bere neskak. Orain aske da, eta nahi duena egin dezake: gustoko duen musika entzun, neskekin ligatu,.... Hala ere, hasierako euforiaren ostean, bakardadea, arrangura eta hausnarketarako garaiak etorriko zaizkio. Kontuz, liburua ez da drama bat, inondik ere. Pentsamendu ez oso sakon batzuk tarteko direlarik katxondeoa da nagusi. Pertsonaiak berak eta ingurukoek egoera barregarriak sortuko dituzte.

Musika denda txiki baten egiten du lan Robek, eta zerrendazale borrokatua, eta betiereko nerabea izateaz aparte, apurtxo bat patetikoa ere bada. Norberaren heldutasunaren arabera, identifikaturik sentituko da irakurle zenbait.

Musikan adituak direnentzako bereziki gomendatzen dut liburua, etengabekoak baitira erreferentziak. Nire moduko ezjakin musikalentzako, E-mulea pizturik eukitzea bereziki gomendagarria da.

Argi dago ez dela azalean agertzen den eran “An instant classic” (Guardian), baina egunerokoa, modernoa (oraindik casettekin dabiltzan arren) eta katxondeozkoa, zer gehiago eska liteke?

“I was wondering if you wanted to come see T-Bone play tonight.”
Of course I don’t. We can’t speak any more, don’t you understand woman? We had sex, and that was the end of it. That’s the law in this country. If you don’t like it, go back to where came from.
“Yeah. Great.”
©

2 comments:

Bruno said...

Ingelesez badekozu, pasatzea eskertuko neuskizu... ia nire inglish ugertuari "pasadatxo bat" emoten badeutsot.

Portzierto, oso jevia sartu dozun elkarrizketa hori... "go back to the place you've come from..." oh yeah!

Portzierto, zer dala ta izen aldaketa hori? Ointxe ama edota Nekarenen jantziak probatzen ibiltzea gustatzen jatzu? jajaja....

Ebilio Motín said...

Horrela beharbada mutil despistaturen bat sartuko da gurean, neskak daudelakoan!