Thursday, October 26, 2006

Verdes valles, Colinas Rojas



Egia esan, ez da erraza liburu honen aipua egitea, batez ere kritikoki bustitzeko ohitura izan ezkero...

Valles Colinas Rojas trilogiaren lehen alea da “La tierra Convulsa”. Hitz gutxitan azaldu behar izan ezkero, esan daiteke XIX eta XX. mende hasierako Getxoren fresko historiko – mitikoa dela nobela hau.

Euskal gizartearentzat nahasiak izan ziren garaien erretratu eta analisia egiten du Pinillak, baina eraberean giza kondizioari dagozkion arlo gehiago ere sakon uktizen ditu, batez ere askatasunari eta lurra eta gizakiaren arteko harremanei dagokiozenak. Igartzen da egileak bizi osoan (ez ahaztu 80 urte paseak dituen agurea dala) astiro – astiro mamurtutako kontzeptuak darabiltzala esku artean. Eta nire ustez hori batzutan bere kontra bihurtzen da, gaiak modu sakonegian ukitzen baititu zenbait momentutan. Egia esan, zenbait unetan liburuak une “traszendenteegiak” ditu, eta niri gatxa egiten zait Pinillaren burutazioak jarraitzea. Hala ere, momentu batzuetan bakarrik gertatu ohi da hori. Orohar erritmo egokia eta hari narratibo erakargarria du liburuak.

Alderdi soziolojikoari ekiten dionean ere, nire ustez, zenbaitetan olio falta apur bat igartzen da. Euskal oligarka, “burdinezko gizon”, maketo eta baserritarrekin margozten duen panoramak ez dit larregi konbentzitzen. Sabinianoen traizioa euren tradizioei, maketoen oinazeak meatzeetan... kontzeptu estereotipatuegiak erabiltzen ditu, eta klaro, liburua irakurtzen duen Madrilgo tipoak “ya he encontrado las claves del problema vasco!!” esan dezake liburua irakurritakoan... eta ez da hainbesterako. Erran nahi baita, liburu honene bitartez klabe oso soil eta elemental batzuk eskura daitezkeela, inoiz ez gure errealitatearen egia osoa. Eta zenbait kritikok hori ahaztu dutelakoan nago.

Lehen nazionalisten irudi estereotipatuegia erabiltzen dela uste dot (zer egiten dabe Jaso eta Martxelek euskal erromerietatik jendea sueltoan dantzatzera derrigortzen? Hori baino irrealagorik...), batzutan erridukuluraino ere iritsiz... noski, hori irakurtzen duen “antinazionalista” batek sekulako satisfazioa jaso dezake, Aranaren doktrinaren alderik ilunenak konprobatzen dituen neurrian...

Gero, euskaldunek mundu tradizionalari egiten dioten traizioa aipatzen du, industria eta manufakturen arloan bete – betean sartu zirenean... konkretuki, lehen mundu gerrarako armen fabrikazioarekin “becerro de oro” delakoaren adoraziora pasatu zirela aipatzen du Pinillak... eta nik dakidala, euskal enpresario txikiek, armaoletan lan egin eginez, mendeak zeramatzaten Europa osoko monarkientzako arkabuzak, kainoiak, morteroak eta gainerako armak eginez, aberastuz... badirudi burdina XIX – XX mendeen bitartean asmatu zela, eta ez ta hurrik pe, Pinilla jauna. Garai horretan jadanik burdinarekin marabillak egiten zebilen gizakia...

Egia esan, oraintxe jatort burura Portugalete eta Areeta batzen dituen zubi kolgantearen eraikuntza momentu baten ere ez duela aipatzen, horrek garai haretan izan zuen garrantzi guztiarekin... Pinillaren freskoa anbiziotsua bai, baina konpletoa ez den seinale.

Eta bueno, ez naz detaile gehiagotan sartuko. Liburuaren argumentua edonon eskura dezakezue (ama nazionalista eta bere seme bien delirioak, izen bako zerbitzariaren – Bera, “Ella” -maltzurkeri eta lukurreriaz beteriko maniobrak, Camilo Baskardo industrialaren andantzak, baserriko mutil baten eta La Arboledako neska sozialista baten arteko maitasun istorioa... ia guztia Asier Altube eta bere irakasle izandako Don Manuelen prismatik aztertua), eta balorazio kritiko batean zentratu nahi izan dot aipua.

Laburbilduz: lan eskerga Ramiro Pinillak lepoan hartu duena. Eskertzen den lana, oinarri narratibo nahiko sendoak dituena eta gai soziolojikoei serio eusten diena... hala ere, onartzen dot apurtxo bat gehiago espero nebala. Nire ustez, errealismo majiko tokeek ez diote batere mesederik egiten nobelari (llamen pasartea, Sugarkeako Baskardotarren presentzia, Ángelo indigenaren gora beherak...) eta sinesgarritasuna kentzen diote. Errealitatearengandik hurrago kokatzen denean ostera, puntuak irabazten ditu (Roque meatzarien artean dagoenean, Bentan mostradorearen inguruko apustuak egiten direneaeztabaida amaitezina antolatzen denean... ia ia tabernako giroa senti dezakezu!). Hala ere, errealitateari dagokionean puntu beltz bat derrigor aipatu behar da: non geratzen da euskera nobela osoan? Pinillaren arabera, Getxoko biztanleak guztik erdaldundurik zeuden XIX mende amaieran, eta hori guztiz faltsua da, garai haretako nekazari giroko jendea ez baitzen egongo nobelan adierazten dena bezain gaztelanizatua. Ez dakit, Pinillak auzi honetaz paso egiten duela ematen dau.

Amaitzeko: gai soziolojikoak gustuko izan eta mamotretoei bildurrik ez dieten irakurle ausartentzat nahiko gomendagarria.

Tuesday, October 10, 2006

High fidelity



Izenburua: High Fidelity.

Egilea: Nick Hornby.

Argitaletxea: Penguin.

Orrialdeak: 245.




Hogaitamapiku urteko tipo Londondarra, albo batera utzi berri du Laura bere neskak. Orain aske da, eta nahi duena egin dezake: gustoko duen musika entzun, neskekin ligatu,.... Hala ere, hasierako euforiaren ostean, bakardadea, arrangura eta hausnarketarako garaiak etorriko zaizkio. Kontuz, liburua ez da drama bat, inondik ere. Pentsamendu ez oso sakon batzuk tarteko direlarik katxondeoa da nagusi. Pertsonaiak berak eta ingurukoek egoera barregarriak sortuko dituzte.

Musika denda txiki baten egiten du lan Robek, eta zerrendazale borrokatua, eta betiereko nerabea izateaz aparte, apurtxo bat patetikoa ere bada. Norberaren heldutasunaren arabera, identifikaturik sentituko da irakurle zenbait.

Musikan adituak direnentzako bereziki gomendatzen dut liburua, etengabekoak baitira erreferentziak. Nire moduko ezjakin musikalentzako, E-mulea pizturik eukitzea bereziki gomendagarria da.

Argi dago ez dela azalean agertzen den eran “An instant classic” (Guardian), baina egunerokoa, modernoa (oraindik casettekin dabiltzan arren) eta katxondeozkoa, zer gehiago eska liteke?

“I was wondering if you wanted to come see T-Bone play tonight.”
Of course I don’t. We can’t speak any more, don’t you understand woman? We had sex, and that was the end of it. That’s the law in this country. If you don’t like it, go back to where came from.
“Yeah. Great.”
©

Monday, October 09, 2006

"ez nago prest euskalduna izateagatik sufritzera"

Ramon Saizarbitoriari duela lau urte egin zioten elkarrizketa mamitsua topatu dot sarean, erdi kasualitatez.

Beti bezala, interesgarria eta zentzuduna niretzat "fetitxe" bihurtu dan autore hau... euskal munduan nagusitzen diren iritziak ikusita ordea, zenbatek ez dute arbuiatuko horrelako iritziak jaurtitzeagatik?

Ikusten duzue Berria (Gara, zer esanik ez...) horrelako zerbait argitaratzen?

Irakurteko:

http://www.elpais.es/articulo/elpbabsem/20020323elpbabese_1/Tes/estoy/dispuesto/sufrir/ser/vasco